Diapositiben aurkezpen honek LOMCE delako lege berriak eragingo dituen aldaketa nagusiak erakusten ditu. Aldaketen artean, dirulaguntzen eta hezkuntzarako aurrekontuaren murrizketak daude. Hauen eraginez, baliabide gutxien dituzten ikasleak hezkuntza sistematik kanpo geratuko dira hainbat kasutan (unibertsitatera sartzeko matrikula ordaindu ezinean, atzerrira joateko bekak...) edo zailtasun handiekin ibiliko dira ikasi ahal izateko.
Bestalde, beste hizkuntza ofizialen garrantzia jaitsiko da (gurea barne) gaztelerari statusa igoz eta Eusko Jaurlaritzari hainbat konpetentzia kenduz. Hortaz aparte, legeak balore erlijioso eta tradizionalak berriro ezarriko ditu, batxillergoan erlijioko arloa notarako balioko duelarik. Sexu bereizketa egiten duten ikastetxeek ere berriro jasoko dituzte dirulaguntzak.
Taldekideok ondorioztatu dugu lege honen ondorioz hezkuntzaren kalitateak nabari egingo duela behera eta ikasleon eskubideak murriztuko direla (bereziki euskaldunenak).
Erantzun - ebaluazio hau denoi berdintsu idatziko dizuet; beraz, hemen irakurtzen duzunaren antzerakoa irakur dezakezu zure ikaskideen blogetan, aldea zera izango da, ea ontzat eman den eskatutakoa (B) ala ez den ontzat hartzen atal hori (E). Kalifikazioa horren araberakoa izango da.
ErantzunEzabatu4 eduki motak agertzen dira:
b
Edukiok dagokien moduan sartu dira:
b
Azalpenak eta argudioak erabili dira:
b
Izenpetuta dago etiketen bitartez:
b
Hitzen bitarteko egiaztapena kenduta dago:
b
Batasun lana ondo lortuta, ezin dezaket utzi esan barik: bideoa, polito lortuta alderdi teknikotik, garapen diskurtsibo eskas eskasekoa. Seguru nago merezi lukeen kritika egiteko kapaz izan zintezketela, baina ez duzue egin.