Gotzon Martin etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gotzon Martin etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

Rol playing-a

HAUSNARKETA
Rol playingerako behar izan dugun dokumentazioa lortzeko Toki Eder ikastolan oinarritu gara, bertan kultur-aniztasuna, elkarlana eta bizikidetza sustatzen direlako.

Gurasoekin bilera  

Gaur 6.B klasean Josuren gurasoekin bildu da tutorea, honen jarrera kezkagarriari buruz hitz egiteko. Horretaz gain, jantokiko begiralea ere bileran egon da, umea jantokian nola portatzen den jakinarazteko.

Gurasoekin hitz egitean, tutoreak eta jantokiko begiraleak adierazi dute Josuk gehiegi hitz egiten duela klase orduetan, eta lagunekin jolasean ibiltzen dela ezin denean. Gainera, bai klasean bai jantokian irakasle eta begiraleak zirikatzen ditu. Honekin lotuta ere aipatzeko da jantokian eragin dituen hainbat istilu (janaria jaurtitzea, borrokak...).

Gurasoak (kasper taldekoek egindakoa) esandakoarekin harritu ziren, etxean ez baita horrela portatzen haien esanetan. Hala ere, irakasleak eta begiraleak esandakoa sinetsi zuten eta harekin hitz egiten eta neurriak hartzen saiatuko zirela esan zuten. Bestalde, adin honetako umeengan nahiko arrunta izan ohi da jarrera hori, beraz gehiegi ez kezkatzeko eta gaia lasaitasunez hartzeko eskatu zieten gurasoei.

Azkenik, irakasleak eta begiraleak umearen jarreraren eboluzioa aztertuko dute, etorkizuneko bileretan gurasoei jarrera zuzentzen laguntzeko eta umeari ikasketetan laguntzeko.





Kurstoko aurkezpena 

Astean zehar prestatzen egon garen rol-playing-ari gaur eman diogu amaiera. Inazio Ruiz tutorearekin eta Ageda Perez zuzendariarekin elkartu dira gurasoak, eta bertan 2014- 2015 ikasturteko plangintza azaldu diete. Guraso lanetan, Kasper taldeko hiru kide aritu dira eta oso gustura aritu direla komentatu digute.
Gaur kurtsoko lehenengo bilera izan dugu gurasoekin batera, eta ikasturteari buruzko informazioa plazaratu diegu txosten informatibo baten bidez. Bileran tutorea eta zuzendaria agertu dira eta kurtsoaren nondik norakoak azaldu dituzte gurasoen aurrean. Azalpena aurrera joan ahala gurasoen galderak sortzen hasi dira esate baterako, plastika orduetarako arropa zikinaren beharra, horrelako bilera gehiago egongo diren, kanpoko ekintzak, eta abar.
Tutoreak eta zuzendariak azaldu dutenaren artean honako hauek aurki ditzakegu: ordutegia, egutegia, eskolaz kanpoko ekintzak, jantokia, ikasgaien azalpen laburra eta urteko irteerak. Guraso elkartearen eta liburutegiaren inguruan hitz egin da eta gurasoen zalantzak argitu dira.
Honekin guztiarekin bilerari amaiera eman diogu eta hainbat ondorio atera ditugu. Horien artean honako hauek daude: tutore lanetan izandako esperientzia interesgarria, urtero bilera hau egitearen beharra, gurasoen aurrean adierazi beharreko konfidantza eta jokabide egokia eta abar.
Laburbilduz, etorkizunean aurkituko ditugun egoeren aurrean nola joka dezakegun ikasteko esperientzia interesgarria iruditu zaigu. Izan ere guraso eta irakasleen arteko harreman on eta estu bat gauzatzea ezinbestekoa da ikaslearen garapen egokia bermatzeko.

2014(e)ko urriaren 25(a), larunbata

Ikasketak eta motibazioa


·         Motibazioa oso garrantzitsua da umeen heziketan: Honek eramaten ditu gauza edo ekintza desberdinetan interesatzera.
·         Motibazioa izateko beharrezkoak diren balioak: beharrak izatea, jakiteko desioa, tentsioa neurri txiki batean, deserosotasuna, eta aukerak zein itxaropena.
·         kanpo zein barneko eragileak:

            - Egin beharreko lanarekiko motibazioa: Ikasleak gogotsuago hartuko du modu                errazean bereganatutako eta ulertutako ikasgaia.

            -Norberarekin lotutako motibazioa, autoestimua: gaia ulertutakoan eta aurrera joan ahala ikasleak modu positibo batean ikusiko du bere burua,modu honetan ikasitakoa oinarri hartuta bere buruarekiko harrotasuna lortuko du.

            -Gizartean oinarritutako motibazioa: sozialki( irakasle zein guraso) bere gainetik daudenen onarpena beharrezkoa da, ondorioz haiekiko duen harremana.

            -Kanpoko sariekiko motibazioa: Behin helburua lortutakoan kanpotik etorriko diren sariak daude, gehien bat gizartearen oinarrietatik: gurasoen ordainsaria, urrezko matrikula eta abar.

       ·         Motibazioa aurrera eramateko:

            -Akatsak ikasteko modu baten moduan ikustea, eta ez ordea gaitasun ezaren seinale.

            -Arrazonamendua eta ulermena heziketa prosezuaren ekintzak zein gataztak konpontzeko tresna gisa erabiltzea.



Gaur egungo ikasleek eta aurreko belaunaldietako ikasleek ez dute motibazio bera, horren ondorioz hezkuntza sistema aldatu beharko litzateke, baina ez da horrela gertatu, izan ere hezkuntzak berdin jarraitzen du, ikasleen motibazio moduen araberako hezkuntza garatu gabe.

2014(e)ko urriaren 17(a), ostirala

Irakaslearekin ikasitakoa


Irakasleei egindako elkarrizketen ondorioak gure artean partekatu ondoren, informazioa modu honetan antolatzea egokia iruditu zaigu, izan ere, hiru bloke nabarmentzen direla uste dugu: ondorioak, ikasitakoa eta sentsazioak. Modu honetan, garrantziaren arabera adar horiek hedatuz doaz eskema zabal bat osatuz.Eskema honek, guk ikasitakoa era labur eta argi batean erakusten du.



2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena

LOMCE-ren inguruko hausnarketa



















Wert Hezkuntza ministroak gaur egungo LOE sisteman zeuden akatzak zuzendu nahiean LOMCE legea proposatu zuen, modu honetan Espainia mailan dagoen porrot akademikoa gutxitu nahian eta baita ere hezkuntza zentralizatuz, eskola kontseiluei indarra kenduz. Hala ere, gehiengoa proposamen honen kontra agertu da eta ez da leku guztietan bere osotasunean finkatuko.

Lomceren inguruko lana egiteko esan zigutenean lana bikoteka banatu genuen, alde batetik EAE-n izango zuen ondorioa, bestetik zein aldaketa emango ziren behin lege berria finkatuta eta azkenik, Espainiar estatura zein onura eramango dituen.

Informazioa bilatzen egon ginenean ez genuen zuzenean gure arloari zegokion ezer aurkitu, horren ordez, LOE eta LOMCEren arteko ezberdintasunak aztertu genituen, bai Espaniako Gobernuak publiko egindako txostena zein CCOO-k argitaratutakoa.

Gauza batzuk ezagunak zitzaizkigun arren, beste asko, ordea, ez genituen ezagutzen. Hona hemen adibide batzuk; Alde batetik, Lehen Hezkuntza eta DBH derrigorrezkoak ziren, gaur egun LOMCE finkatuta bi hauei zikloak gehitu zaizkio. Modu honetan porrot akademikoa ekiditu nahiean. Ziklo bakoitza amaitu ostean errebalida bat gainditu beharko da, eta gainera gainditu ezean ez da titulorik eskuratuko.
Bestetik, norberaren ikasle bidean bitan soilik errepikatzeko aukera izango da,norbanakoari ahaleginak eskatuz. Honekin lotuta behin errepikatu dutenek bakarrik jaso ahalko dute laguntza berezi bat. Adibideekin amaitzeko, guri gehien arritu gaituen artikuloa dugu, izan ere hemendik aurrera ikasle bakoitzari berarekin bat egiten duten graduak proposatuko zaizkio, beste era batera esanda, interesak alde batera utzita norberari ze komeni zaion esango diote.

Orain arte esandako guztia gure gustokoa ez izan arren, poztu gintuen artikulo bat ikusi genuen. Bertan irakurri genuen moduan Espainiar eta Euskal Gobernuen artean akordio batera iritsi dira eta euskara errespetatuko dela ziurtatu dute.

Esan beharra daukagu, LOMCE-ren aurka agertzen garela, izan ere aplikatu den legea gehiegikeria iruditzen zaigu, muga asko jartzen dituelako baieztatzen dutenek kontrakoa bermatzen duela dioten arren. Modu berean aniztasuna apuntzen duela uste dugu, lurralde bakoitzeko berezitasunak eta hitoria alde batera uzten dituelako.

Amaitzeko; honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero hemen sartu.

2014(e)ko urriaren 7(a), asteartea

Elkarrizketatik ateratako ondorioa

                                           


     Gotzone Etxeberria irakaslea , Bilboko ikastetxe publiko batetan lan egiten du duela hogeita hamabost urte. Berarekin elkarrizketa bat eduki ondoren, ondorio asko batzuk atera ditut. Elkarrizketa nola joan den eta bertatik atera ditudan ondorioak azalduko ditut.
    Elkarrizketa, ni hamaika urte nituenean, klaseak eman zidan Gotzone Etxeberria lehen hezkuntzako    irakaslearekin izan da. Elkarrizketa horretan hainbat gaitaz hitz egin ditugu eta nire etorkizunari begira asko lagundu didalakoan nago. Elkarrizketa tentsio apur batekin hasi zen. Izan ere Gotzonerekin duela zazpi urte ez nuela holako elkarrizketa bat izaten. Bertatik atera nituen ondorioetako batzuk azalduko ditut. Berak kontatu zidan moduan, ez zuen argi zer ikasi nahi zuen eta bere amak magistetitza ikastera animatu zuen. Horretaz gain , umeak asko gustatzen zitzaiolako aukeratu zuen ikasketa horiek. Gotzonek komentatu zidan irakasle izatea ez digutela unibertsitatean irakasten, umeei klaseak ematen eta haiekin harremanetan egoten baizik. Unibertsitatean gehien ikasi zuen momentuan praktiketan izan zen. Bertan hasi zen umeekin kontaktua edukitzen irakasle moduan.
    Gaur egungo irakasteko metodoari dagokionez , metodo egokia ez zegoela ondorioztatu nuen. Izan ere 6-12 urte bitarteko irakaslea zarenean, laster konturatzen zara, azterketa bat ezin dela izan ebaluatzeko tresna bakarra. Adin horretan irakasketak askoz ere intuitiboak dira, ikasleak askoz motibatuagoak daude eta erabiltzen den metodogia ez da bakarrik memorian oinarritu behar baina dena den memoria lantzea ere garrantsitsua da. Ala esan zidan.
    Beste gai batetik abiatuta, klaseak eman zituen lehenengo egunagatik galdetu nion eta aurpegi arraroa jarri zidan… Izan ere bere irakasle lehenengo egunean ikasleek broma txiki bat egin zioten. Haien izenak galdetu zizkienean guztiak izen faltsu bat esan zioten, baina esperientzia ona izan zela esan zidan. Hari beretik jarraituta, espero ez nuen gauza bat kontatu zidan. Irakasle bizitzan bere momenturik onena eta txarrena zein izan zen galdetu nionean, Gotzonek honako hau erantzun zidan: ”Zalantzarik gabe poz handia sentitzen dut ikasle bat irakurtzen hasten duenean, edo lehen hitza idazten duenean…. eta modu berean , asko arduratzen eta urdurutzen naiz ikasteko arazoak dituztenean, edo familietan arazoak sortzen direnean…. Ez da gustokoa  izaten gurasoei, beraien seme-alabek arazoren bat dutela azaltzea.”
    Bestalde, irakasle bizitzan bizi duen egoera zail bat kontatu zidan.  Azaldu zidan moduan, arratsaldero ikastolatik irten ondoren ikaste talde bat jolastokian gelditzen zen jolasten. Jolasen artean, inguruko etxeetako leihoetara  harriak botatzea bat zen. Goiz batean, auzokide bat etorri zen nigana (zuzendaria nintzen) gure ikasle batzuk bere etxeko leihoa harriak botata apurtu ziotela azalduz. Gotzonek zuzendari bezala harriak botatako ikasleei zigor bat jartzea erabaki zuen. Ikasleen gurasoei ez zitzaien ondo iruditu jarri zien zigorra eta haserretu egin ziren. Egorea hori konpontzeko, bilera bat eduki zuten eta dena konpondu zuten baina Gotzonerentzak egoera ez zen batere erreza izan. Berak esan zidan moduan, arazo baten aurrean konpontzeko planteatzen dituzun pausoak ez dira zuk nahi bezala ateratzen baina horrelako egoeratik ere asko ikasten da. Bilera horretaz gain kurtsoan zehar ikasleen gurasoekin bilera batzuk izaten dituzke haien seme-alaba ikasketetan zelan dabilen komentatzeko. Bilera horiek batzuetan oso erosoak izaten dira umea ikasle ona denean eta portaera egokia izaten duenena, baina kasu askotan guztiz aldrebes gertatzen da eta umea zailtasunak ditu ikasteko orduan eta klasean duen portaera ez da egokia. Beraz egoera horietan zaila izaten omen da gurasoei hori azaltzea.
    Horretaz gain,  irakasle on bat izateko pauso zehatzak ez zizkidan komentatu. Irakasle perfektu bat oso zaila da izatea, baian ondorio interesgarri batzuk atera nituen . Badira maisu batzuk arlo batzuetan bikainak izango direla eta beste batzuk beste arlotan, baina gaur egun oso garrantzitsua  deritzot  irakaslearen rola zein den ondo zehaztea. Ikasleek argi izan behar dute irakaslea irakasle den momentuan ez dela laguna, bere gaitasunak garatzen lagunduko diona baizik. Gurasoak bestalde, irakaslearen lana eta beraiena zein den argi izan behar dute, askotan irakasleei etxean ikasi behar dituzten jarrera eta ohitura batzuk ez dizkietela eskolan irakasten leporatzen dizkiete.
     Nabarmen entzuten hari da irakasleak lan bikaina daukatela opor pilo dituztelako, lan gutxi dutelako, lan erreza delako……, baina niri elkarrizketa hau eduki ondoren argi gelditu zait zurrumurru guzti horiek gezurra direla eta bakarrik irakasleak direnak  dakitela lan hau nolakoa den. Gotzonek esan zidan moduan,”Lana ez da erreza, nekagarria da oso. Ikasleekin ,gurasoekin ,lankideekin, Hezkuntza sailekoekin… lan egin behar dugu. Oporraldia luzea da beste lanbideekin konparatuta baina guztiz konbentzituta diot : guztiz mereziak dira!!!”
     Bukatzeko, gaur egungo krisiaren ondorioz, lana topatzeko aukerak nahiko eskasak dira. Egoera oso larria da eta Unibertsitatean dauden ikasleak nahiko meritu dute lanerako dauden aukera urriekin ikasten jarraitzen dutelako, baina gustuko duzun zerbait ikasten baduzu, lan gehiago egingo duzu eta beraz aukera handiagoak izango dituzu lana bilatzeko. Egia esan, gauza bat argi izan behar duzu: edozertan lan egiteko prest egon behar gara gure gustuko lan bat bilatzen dugun arte. Elkarrizketatik atera nuen ondorio garrantzitsuena, Unibertsitatean ikasten dugun bitartean umeengana hurbildu behar garela da. Haiekin harremanetan jarri ahalik eta ondoen ezagutzeko gero gure ikasleekin erresago moldatzeko.
     Azkenik esan dezaket, elkarrizketa oso interesgarria iruditu zaidala eta nire etorkizunari begira gauza asko ikasi ditudala. Orain Unibertsitatean ikasten nabilela, ahalik eta gehien ikastea eta esperientzia lortzea da daukadan helburua.

2014(e)ko urriaren 3(a), ostirala

La educación prohibida



Iritzi ezberdin asko daude gaur egungo hezkuntzaren inguruan. Ikusitako dokumentala horren adibide garbia izan daiteke, pentsamendu ezberdineko irakasle ugari ageri baitira bertan. Gutxi batzuk gaur egungo hezkuntza sistema defendatzen dute; beste batzuk ordea, gizakiaren garapenaren oinarri izan behar dela diote. Lan honen inguruan gehiago sakontzeko era askotako iritziak aztertu ditugu.

Alde batetik, bideoan indibidualismoa sustatzen dela dio irakurri dugun kritiketako batek, gizakiaren garapen eta nahi indibidualak asetuz. Bestalde, dokumentalaren aurka dagoen beste argudio nagusietako bat, bertan defendatzen den ereduak hezkuntzaren pribatizazioa onartzen duela da. Izan ere, kontrako argudioak esaten duen moduan, filman agertzen diren irakasle, pertsona, zein lekuek goi mailako gizarte bat irudikatzen dute, eta ez pobrezia edo herri xumea. Dena den, azpimarratu beharra dago dokumental honek hezkuntza ereduaren inguruan hitz egiten duela, eta ez eskola publiko edo pribatuei buruz. Horregatik ez gaude kritika honen alde, bi kontzeptu ezberdin nahasten baititu.

Gure ustetan eta dokumentalaren arabera, gaur egungo hezkuntza sistema  kapitalismoaren oinarri nagusietako bat da. Izan ere, errobotak besterik ez ditu garatzen, norbanako gisa eduki daitezken berezitasunak kontuan hartu gabe eta modu berean ikasleen arteko lehiakortasuna bultzatuz.

 Horretaz gain, urteak pasa diren heinean gizartea ere aldatu egin da, baina badirudi hezkuntza zaharkitua geratu dela, materia zein tresna berritzaileak sartu arren, eredua ez delako garatu. Filmarekin ia osotasunean bat egiten dugun arren, aipatu beharreko kontu bat daukagu, izan ere, ez du inolako konponbide edo alternatiba zehatzik proposatzen.


Laburbilduz, dokumentalarekin bat gatoz gaur egungo hezkuntza kapitalismoaren oinarri bat dela dioenean, leihakortasuna gehiegi sustatzen duelako, garapen indibidualaren ordez enpresa handietara bideratutako banakoak sortuz eta sormena suntsituz. Beraz, gure ustez eskolan irakurtzen, idazten eta eragiketak egiten irakasteaz gain, garapen pertsonala askoz gehiago sustatu beharko litzake, eta elkarlana bultzatzen duten alternatibak aurrera eramanez.

2014(e)ko irailaren 25(a), osteguna

LOMCEren ondorioak


Diapositiben aurkezpen honek LOMCE delako lege berriak eragingo dituen aldaketa nagusiak erakusten ditu. Aldaketen artean, dirulaguntzen eta hezkuntzarako aurrekontuaren murrizketak daude. Hauen eraginez, baliabide gutxien dituzten ikasleak hezkuntza sistematik kanpo geratuko dira hainbat kasutan (unibertsitatera sartzeko matrikula ordaindu ezinean, atzerrira joateko bekak...) edo zailtasun handiekin ibiliko dira ikasi ahal izateko.

 Bestalde, beste hizkuntza ofizialen garrantzia jaitsiko da (gurea barne) gaztelerari statusa igoz eta Eusko Jaurlaritzari hainbat konpetentzia kenduz. Hortaz aparte, legeak balore erlijioso eta tradizionalak berriro ezarriko ditu, batxillergoan erlijioko arloa notarako balioko duelarik. Sexu bereizketa egiten duten ikastetxeek ere berriro jasoko dituzte dirulaguntzak.

 Taldekideok ondorioztatu dugu lege honen ondorioz hezkuntzaren kalitateak nabari egingo duela behera eta ikasleon eskubideak murriztuko direla (bereziki euskaldunenak).

Irauli ezazu hezkuntza sistema!




  

 Gaur egungo hezkuntza sistema zer bidetik doan ikusita bideo hau nahiko egokia iruditu zaigu irakasleen errealitatea azaltzen baitu. Izan ere, irakasleak gero eta kaltetuago azaltzen dira eta hauek egiten duten desobedientzia bideoan laburki azaltzen da.

Etorkizuneko hezkuntza


Gure taldean irudi hau aukeratu dugu gure ustez gaur egungo eta etorkizuneko hezkuntzaren ispilua delako. Adibidez, gure graduan ere hainbat klase ordutan ez dago tokirik ikasle guztiak esertzeko, hauek zutik edo lehioetan eserita egon behar dutelarik. Egoera hau, urtero gobernu ezberdinek egiten dituzten murrizketen ondorio da. Argi dago gauzek horrela jarraitzen badute ikasleek baldintza okerragoetan eta deserosoagoetan ikasiko dutela, hau da, irakasle eta baliabide gutxiago izanez gero hezkuntzaren kalitatea jaitsi egingo da. Egoera hau salatzeko eta gure desadostasuna adierazteko irudi hau aproposa iruditu zaigu.

Garun Paralisia

Aukeratu dugun web orria garun paralisiari buruzkoa da. Web orri honek garun paralisiaren inguruko informazio interesgarria ematen du. Ume hauen inguruan interesa izatekotan web gune honetan sartu, ez izan zalantzarik. Guri web orri honek arreta deitu digu ume hauen hezkuntza oso garrantzitsua delako, eta nahiz eta gure aukera berdinak ez izan, haiek ere hezkuntza duina merezi dutelako.