2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

Rol playing-a

HAUSNARKETA
Rol playingerako behar izan dugun dokumentazioa lortzeko Toki Eder ikastolan oinarritu gara, bertan kultur-aniztasuna, elkarlana eta bizikidetza sustatzen direlako.

Gurasoekin bilera  

Gaur 6.B klasean Josuren gurasoekin bildu da tutorea, honen jarrera kezkagarriari buruz hitz egiteko. Horretaz gain, jantokiko begiralea ere bileran egon da, umea jantokian nola portatzen den jakinarazteko.

Gurasoekin hitz egitean, tutoreak eta jantokiko begiraleak adierazi dute Josuk gehiegi hitz egiten duela klase orduetan, eta lagunekin jolasean ibiltzen dela ezin denean. Gainera, bai klasean bai jantokian irakasle eta begiraleak zirikatzen ditu. Honekin lotuta ere aipatzeko da jantokian eragin dituen hainbat istilu (janaria jaurtitzea, borrokak...).

Gurasoak (kasper taldekoek egindakoa) esandakoarekin harritu ziren, etxean ez baita horrela portatzen haien esanetan. Hala ere, irakasleak eta begiraleak esandakoa sinetsi zuten eta harekin hitz egiten eta neurriak hartzen saiatuko zirela esan zuten. Bestalde, adin honetako umeengan nahiko arrunta izan ohi da jarrera hori, beraz gehiegi ez kezkatzeko eta gaia lasaitasunez hartzeko eskatu zieten gurasoei.

Azkenik, irakasleak eta begiraleak umearen jarreraren eboluzioa aztertuko dute, etorkizuneko bileretan gurasoei jarrera zuzentzen laguntzeko eta umeari ikasketetan laguntzeko.





Kurstoko aurkezpena 

Astean zehar prestatzen egon garen rol-playing-ari gaur eman diogu amaiera. Inazio Ruiz tutorearekin eta Ageda Perez zuzendariarekin elkartu dira gurasoak, eta bertan 2014- 2015 ikasturteko plangintza azaldu diete. Guraso lanetan, Kasper taldeko hiru kide aritu dira eta oso gustura aritu direla komentatu digute.
Gaur kurtsoko lehenengo bilera izan dugu gurasoekin batera, eta ikasturteari buruzko informazioa plazaratu diegu txosten informatibo baten bidez. Bileran tutorea eta zuzendaria agertu dira eta kurtsoaren nondik norakoak azaldu dituzte gurasoen aurrean. Azalpena aurrera joan ahala gurasoen galderak sortzen hasi dira esate baterako, plastika orduetarako arropa zikinaren beharra, horrelako bilera gehiago egongo diren, kanpoko ekintzak, eta abar.
Tutoreak eta zuzendariak azaldu dutenaren artean honako hauek aurki ditzakegu: ordutegia, egutegia, eskolaz kanpoko ekintzak, jantokia, ikasgaien azalpen laburra eta urteko irteerak. Guraso elkartearen eta liburutegiaren inguruan hitz egin da eta gurasoen zalantzak argitu dira.
Honekin guztiarekin bilerari amaiera eman diogu eta hainbat ondorio atera ditugu. Horien artean honako hauek daude: tutore lanetan izandako esperientzia interesgarria, urtero bilera hau egitearen beharra, gurasoen aurrean adierazi beharreko konfidantza eta jokabide egokia eta abar.
Laburbilduz, etorkizunean aurkituko ditugun egoeren aurrean nola joka dezakegun ikasteko esperientzia interesgarria iruditu zaigu. Izan ere guraso eta irakasleen arteko harreman on eta estu bat gauzatzea ezinbestekoa da ikaslearen garapen egokia bermatzeko.

2014(e)ko urriaren 25(a), larunbata

Ikasketak eta motibazioa


·         Motibazioa oso garrantzitsua da umeen heziketan: Honek eramaten ditu gauza edo ekintza desberdinetan interesatzera.
·         Motibazioa izateko beharrezkoak diren balioak: beharrak izatea, jakiteko desioa, tentsioa neurri txiki batean, deserosotasuna, eta aukerak zein itxaropena.
·         kanpo zein barneko eragileak:

            - Egin beharreko lanarekiko motibazioa: Ikasleak gogotsuago hartuko du modu                errazean bereganatutako eta ulertutako ikasgaia.

            -Norberarekin lotutako motibazioa, autoestimua: gaia ulertutakoan eta aurrera joan ahala ikasleak modu positibo batean ikusiko du bere burua,modu honetan ikasitakoa oinarri hartuta bere buruarekiko harrotasuna lortuko du.

            -Gizartean oinarritutako motibazioa: sozialki( irakasle zein guraso) bere gainetik daudenen onarpena beharrezkoa da, ondorioz haiekiko duen harremana.

            -Kanpoko sariekiko motibazioa: Behin helburua lortutakoan kanpotik etorriko diren sariak daude, gehien bat gizartearen oinarrietatik: gurasoen ordainsaria, urrezko matrikula eta abar.

       ·         Motibazioa aurrera eramateko:

            -Akatsak ikasteko modu baten moduan ikustea, eta ez ordea gaitasun ezaren seinale.

            -Arrazonamendua eta ulermena heziketa prosezuaren ekintzak zein gataztak konpontzeko tresna gisa erabiltzea.



Gaur egungo ikasleek eta aurreko belaunaldietako ikasleek ez dute motibazio bera, horren ondorioz hezkuntza sistema aldatu beharko litzateke, baina ez da horrela gertatu, izan ere hezkuntzak berdin jarraitzen du, ikasleen motibazio moduen araberako hezkuntza garatu gabe.

2014(e)ko urriaren 17(a), ostirala

Irakaslearekin ikasitakoa


Irakasleei egindako elkarrizketen ondorioak gure artean partekatu ondoren, informazioa modu honetan antolatzea egokia iruditu zaigu, izan ere, hiru bloke nabarmentzen direla uste dugu: ondorioak, ikasitakoa eta sentsazioak. Modu honetan, garrantziaren arabera adar horiek hedatuz doaz eskema zabal bat osatuz.Eskema honek, guk ikasitakoa era labur eta argi batean erakusten du.



2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena

LOMCE-ren inguruko hausnarketa



















Wert Hezkuntza ministroak gaur egungo LOE sisteman zeuden akatzak zuzendu nahiean LOMCE legea proposatu zuen, modu honetan Espainia mailan dagoen porrot akademikoa gutxitu nahian eta baita ere hezkuntza zentralizatuz, eskola kontseiluei indarra kenduz. Hala ere, gehiengoa proposamen honen kontra agertu da eta ez da leku guztietan bere osotasunean finkatuko.

Lomceren inguruko lana egiteko esan zigutenean lana bikoteka banatu genuen, alde batetik EAE-n izango zuen ondorioa, bestetik zein aldaketa emango ziren behin lege berria finkatuta eta azkenik, Espainiar estatura zein onura eramango dituen.

Informazioa bilatzen egon ginenean ez genuen zuzenean gure arloari zegokion ezer aurkitu, horren ordez, LOE eta LOMCEren arteko ezberdintasunak aztertu genituen, bai Espaniako Gobernuak publiko egindako txostena zein CCOO-k argitaratutakoa.

Gauza batzuk ezagunak zitzaizkigun arren, beste asko, ordea, ez genituen ezagutzen. Hona hemen adibide batzuk; Alde batetik, Lehen Hezkuntza eta DBH derrigorrezkoak ziren, gaur egun LOMCE finkatuta bi hauei zikloak gehitu zaizkio. Modu honetan porrot akademikoa ekiditu nahiean. Ziklo bakoitza amaitu ostean errebalida bat gainditu beharko da, eta gainera gainditu ezean ez da titulorik eskuratuko.
Bestetik, norberaren ikasle bidean bitan soilik errepikatzeko aukera izango da,norbanakoari ahaleginak eskatuz. Honekin lotuta behin errepikatu dutenek bakarrik jaso ahalko dute laguntza berezi bat. Adibideekin amaitzeko, guri gehien arritu gaituen artikuloa dugu, izan ere hemendik aurrera ikasle bakoitzari berarekin bat egiten duten graduak proposatuko zaizkio, beste era batera esanda, interesak alde batera utzita norberari ze komeni zaion esango diote.

Orain arte esandako guztia gure gustokoa ez izan arren, poztu gintuen artikulo bat ikusi genuen. Bertan irakurri genuen moduan Espainiar eta Euskal Gobernuen artean akordio batera iritsi dira eta euskara errespetatuko dela ziurtatu dute.

Esan beharra daukagu, LOMCE-ren aurka agertzen garela, izan ere aplikatu den legea gehiegikeria iruditzen zaigu, muga asko jartzen dituelako baieztatzen dutenek kontrakoa bermatzen duela dioten arren. Modu berean aniztasuna apuntzen duela uste dugu, lurralde bakoitzeko berezitasunak eta hitoria alde batera uzten dituelako.

Amaitzeko; honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero hemen sartu.

2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

Hezkuntza sistemaren egitura berria (LOMCE)


Espainiako gobernuak pasaden urtean LOMCE delako legea aurkeztu zuen eta horren harira hainbat eztabaida eta mugimendu egon dira honek suposatuko dituen aldaketengatik. Gobernuak lege hau aplikatzeko duen arrazoia Espainiako hezkuntzaren egoera txarra da. Estatistikek argi uzten dute Europako beste herrialdeekin alderatuz eskola goiz uztearen tasak eta langabezia tasak oso altuak direla. Gainera kanpoko balorazioetan (PISA txostena adibidez) ez du iruzkin onik lortzen, atzerriko hizkuntzetan dagoen maila baxua azpimarratuz.

Aurretik aipatutako arrazoiak abiapuntu hartuz Espainiako gobernuak bete nahi dituen helburu nagusietako bat hezkuntza eskaintza arrazionalizatzea da, hau da, beharrezkoak ez diren eta orain arte indarrean zeuden hainbat zerbitzu kentzea. Adibidez, orain arte ikastetxeak arlo gehienak eskaintzera behartuta zeuden (ikasle kopuru minimo batek aukeratuz gero) baina erreforma honekin zentro bakoitzak nahi edota ahal dituenak eskainiko ditu, erraztasunak emanez adar bereko arloetan espezializatzeko. Gainera, hezkuntza sistemaren maila ezberdinen egitura aldatuko da, sistema eraginkorragoa eta merkeagoa izan dadin. Lehen hezkuntzan lehen hiru ziklo zirenak orain bi ziklo izango dira. DBH mailan bi ziklo mantenduko dira baina lehengoak 1. 2. eta 3. mailak hartuko ditut eta bigarrenak 4. maila. Honetaz aparte oinarrizko lanbide heziketa gehituko dute eta ikasleak honetan matrikulatuko ahal dira 3. maila bukatu bezain laster eta baita bigarrena bukatutakoan ere zenbait kasu berezitan. Azpimarratzekoa da DBHko laugarren mailan espezialitate aplikatuen eta akademikoen artean aukeratu behar dutela ikasleek, erabaki honen arabera izango direlarik lanbide heziketan edo batxilergoan.

Beste helburuetako bat hezkuntzaren etapa bakoitzean dagozkion helburuak lortu diren ala ez adieraztea da, hainbat azterketa ezarriz etapa bakoitzaren amaieran. Hasteko, lehenengo hezkuntzako hirugarren mailan proba bat egingo dute ikasleen zailtasun posibleak hautemateko eta horren ondoren irakasleek egoki deritzen neurriak hartuko dituzte. Seigarren mailan gobernuak diseinatutako azterketa bat egingo da ikasleen gaitasun ezberdinak neurtzeko eta honekin txosten bat idatziko da zentroei, irakasleei eta familiei bidaliko zaiena bakoitzak haren aldetik hobetu dezan. Bestalde, DBHn amaierako ebaluazio bat egin beharko dute titulua lortzeko, honetan lortutako notak DBH osoaren %30a balioko duelarik. Probak ezberdinak izango dira ikasleak batxilergoa edo lanbide heziketa egin nahi duenaren arabera. Azkenik, batxilergo amaieran ere ebaluazio bat ezarriko da, titulua lortzeko beharrezkoa dena eta notaren %40a balio duena. Ikusi ahal izan dugunez, proba horiek jartzearekin batera gobernuak ikasleen helburu eta bideak nolabait kontrolatuko ditu, hau da, hasieratik zailtasunak dituzten ikasle kopuru bat markatzen joaten da denborarekin hauek lanbide heziketara bidaltzen joango da goi mailako formazioa jende gehiegik eduki ez dezan.

Lehenago aipatutako helburuez gain, gobernuak ikasketa zentroen teknologia maila hobetu nahi du, gela birtuala bezalako baliabideak eskainiz. Atzerriko hizkuntzen ikasketa ere hobetu behar dela kontuan hartzen du gobernuak eta horretarako hezkuntza plurilinguearen oinarriak ezarriko ditu autonomia erkidegoekin batera. Gainera hizkuntzen ulermena oinarritzat hartzen saiatuko dira hemengo hizkuntzak bakarrik laguntza bezala erabiliz eta zentro guztietan adituak lortuz.

Gobernuaren proposamen honi buruzko informazio osoa Espainiako gobernuaren hezkuntza, kirol eta kultura ministerioaren webgunean ageri da, eta baita legea aurrera ateratzera eraman dituen arrazoiak ere. Guk ikusi ahal izan dugu hobetu behar diren gauzak nabariak direla Espainiako hezkuntza sisteman baina lege honek hori hobetu beharrean sistema eta ikasleak lehiakorragoak egiten dituela, hezkuntza egituraren berreraikitze osoa alor ekonomikoan arreta jarrita eginez.

2014(e)ko urriaren 10(a), ostirala

LOMCE: etorkizuneko hezkuntza



Gaur egun arte izan dugun LOE hezkuntz-ereduaren alternatiba gisa, gobernuak LOMCE izeneko erreforma aurrera eraman du Espainia osoan. EAEren kasuan legea ez da bere osotasunean aplikatuko; izan ere, euskararen eta eskola-kontseiluaren alorrean indarrean zeuden eskubideak mantendu egingo dira. Haur Hezkuntzan izan ezik, Lehen Hezkuntzatik Unibertsitaterako bidean dauden ikasketa-maila guztietan aldaketa ugari nabarituko dira.

Lehen Hezkuntzari dagokionez, aurretik zegoen ziklokako antolakuntza (hiru ziklo) apurtu egingo da, eta sei maila ezberdinetan banatuko da. Irakasgaiak hiru bloketan: enborrekoak, espezifikoak eta erkidegoetan libreki zehaztu beharrekoak (Euskara eta Euskal Literatura EAEren kasuan). Ingurunearen Ezaguera irakasgaia bi arlotan banatuko da; alde batetik Gizarte Zientziak, eta bestetik Natur Zientziak. 4.mailan herritartasunerako hezkuntza desagertu egingo da. Arte hezkuntzari dagokionez, ez da derrigorrezkoa izango; eta Erlijioa edo haren alternatiba den Gizarte eta kultura baloreen artean aukeratu beharko dute ikasleek. Hirugarren eta seigarren mailetan bi errebalida ezberdin egongo dira. Lehendabizikoa autonomia erkidegoek arautu egingo dute, eta bigarrena aldiz, Espainiako Hezkuntza Ministerioak.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bi ziklotan banatuko da; lehenengo mailatik hirugarren mailara, eta laugarren maila. Lehen hezkuntzaren antzera, irakasgaiak hiru bloketan banatuko dira: enborrekoak, espezifikoak eta erkidegoetan libreki zehaztu beharrekoak (Euskara eta Euskal Literatura). Beste aldaketetako bat, herritartasunerako hezkuntza 2.mailan desagertuko dela da. Hirugarren mailan bi matematika ezberdinen artean aukeratu beharko dute ikasleek, ikasketa akademikoei zuzendutakoa batetik, eta ikasketa aplikatuei zuzendutakoa bestetik. Horren ondorioz, ikasleak bi laugarren maila ezberdinetan banatuko dira: irakaskuntza akademikoari zuzendutakoa (batxilergoa ikasi nahi duten ikasleentzat), eta irakaskuntza aplikatuari zuzendutakoa (Erdi Mailako Ziklo bat ikasi nahi dutenentzat). Oinarrizko Lanbide Heziketara joatek aukera emango zaie 4.mailara pasa ezin diren ikasleei, eta 2.mailan arazoekin dabiltzanei. DBHko titulua lortzeko gainditzea ezinbestekoa izango den errebalida bat ezarriko da laugarren mailan, Espainiako Hezkuntza Ministerioak diseinatu eta zuzenduko duena, eta titulu hori emateko ardura haren esku geratuko da. DBHko azkeneko nota honela antolatuta geratuko da: %70 DBHko nota, eta %30 errebalidan lortutakoa. Enborreko irakasgai guztiak eta bi espezifiko (EAEren kasuan ikasgai espezifiko bat euskera edo euskal literatura izan behar da) sartuko dira azterketa honetan.

Batxilergoarekin jarraituz, hiru modalitate ezberdinetan banatuko da, adar teknologikoaren desagerpenarekin: Zientziak, Humanitatea eta Gizarte Zientziak, eta Artea. Irakasgaiak hiru bloketan antolatuko dira: enborrekoak, espezifikoak eta erkidegoetan libreki zehaztu beharrekoak. Selektibitatea desagertu egingo da, errebalida berri bat ezarriz, DBHkoaren antzeko ezaugarriak izango dituena. Aipatzekoa den aldaketa bakarra ebaluatzeko modua izango da; izan ere, azkeneko notaren %60 batxilergoko nota izango da, eta %40 errebalidan lortutakoa.

Lanbide Heziketa titulu profesionala izango da, ez akademikoa, eta gaur egungo PCPI ordezkatuko du. Hamalau titulazio desberdin eskainiko dira eta ikasleak 15 urtetik aurrera izango du hemen sartzeko aukera.

Unbertsitateen kasuari eutsiz, aipatu beharrekoa da unibertsitate bakoitzak erabakiko duela bertan sartzeko bidea zein izango den. Gainontzeko irakasgaien maila berean kokatuko da Erlijioa. Erlijioa ebaluagarria izango da eta kontuan hartuko da beketarako.

Horretaz aparte, garrantzitsua da aipatzea sexuaren arabera banaketa egiten duten ikastetxeak diruz lagunduko direla. Gainera, diru publikoa erabili ahal izango da ikastexe pribatuak egiteko, eta ikastexeen emaitzetan oinarritutako rankina sustatuko dute.

Gai honen inguruan geneukan jakinmin handia eta informazio eza ikusita, gobernuak ezarritako hezkuntza-erreformaren inguruan gehiago sakontzea erabaki genuen, EspainiakoHezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren webgunean eta LOMCEren aurkako EAEko irakasleen plataformaren webgunean erraztutako informazioa aztertuz. Gai hau jorratzeko arrazoi nagusietako bat etorkizuneko hezkuntzarekiko daukagun kezka izan da, bai gure seme-alabek eta bai irakasleok pairatu beharko baititugu lege honen ondorioak. Gizarte-gatazka bat dago gai honen inguruan, eta jendearen pasibotasuna eta informazio urria nabaria da.




2014(e)ko urriaren 8(a), asteazkena

Elkarrizketa eta ondorioa



Elkarrizketaren Ondorioa

Jon Javier Rodriguez





Entrebista txikitan izan nuen ingeles irakasle bati egin nion, ikastolara junda ta galdetuz.
Hasieran nahiko urduri geunden, batez ere bera, baina galderak joan ahala giroa lasaitu zen,
eta gutxika gutxika elkarrizketa jarioa bihurtu zen. Entrebistatik gehien maitu izan dudana
bere anektodak entzutea izan da, adibidez bere irakasle lehenengo urtetan pasatu zitzaion
historieta bat, ijito batekin eta nola azkenean konpondu egin zuen gurasoekin zenbait elka-
rrizketa izanda.


Entrebistatik ikasi dut irakaslearen lana ez dela erraza, eta askotan gainazartu ahal gai-
tuzten egoerekin aurki gaitezkela: umeen harteko liskarrak oso bortitzak izatera hel daitzeke,
eta beste askotan gurasoak arazo larriak ekartzen dituzte. Baina baita ere ulertu dut arazo
larri horiek konpondu ahal direla, eta oso garrantsitzua dela burua beti hotz mantentzea,
egoera begi hurbilez analizatzea eta zer punturaino lagundu ahal dugun estimatzea, horrela
egoera gu gainazartzen ez utziz.


Bukatzeko, aipatu nahi dut irakaslea arritu ninduela, ez nekine hainbeste egoeretatik irtenda
zela, eta nola naiz eta traba ugari aurkitu bere irakasle ibilbidean zehar, beti jarraitzeko
gai izan da, bere irakasteko eta hezitzeko motibazioa mantentzeko gai. Gainera, antzeman dut
traba horietako bakoitzean asko ikasi duela, akatsak atzera bota ezean irakasle osoago batean
bihurtu dute,