Gaur egun arte izan dugun LOE
hezkuntz-ereduaren alternatiba gisa, gobernuak LOMCE izeneko erreforma aurrera eraman
du Espainia osoan. EAEren kasuan legea ez da bere osotasunean aplikatuko; izan
ere, euskararen eta eskola-kontseiluaren alorrean indarrean zeuden eskubideak
mantendu egingo dira. Haur Hezkuntzan izan ezik, Lehen Hezkuntzatik
Unibertsitaterako bidean dauden ikasketa-maila guztietan aldaketa ugari
nabarituko dira.
Lehen Hezkuntzari dagokionez, aurretik
zegoen ziklokako antolakuntza (hiru ziklo) apurtu egingo da, eta sei maila
ezberdinetan banatuko da. Irakasgaiak hiru bloketan: enborrekoak, espezifikoak
eta erkidegoetan libreki zehaztu beharrekoak (Euskara eta Euskal Literatura
EAEren kasuan). Ingurunearen Ezaguera irakasgaia bi arlotan banatuko da; alde
batetik Gizarte Zientziak, eta bestetik Natur Zientziak. 4.mailan
herritartasunerako hezkuntza desagertu egingo da. Arte hezkuntzari dagokionez,
ez da derrigorrezkoa izango; eta Erlijioa edo haren alternatiba den Gizarte eta
kultura baloreen artean aukeratu beharko dute ikasleek. Hirugarren eta
seigarren mailetan bi errebalida ezberdin egongo dira. Lehendabizikoa autonomia
erkidegoek arautu egingo dute, eta bigarrena aldiz, Espainiako Hezkuntza
Ministerioak.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
bi ziklotan banatuko da; lehenengo mailatik hirugarren mailara, eta laugarren
maila. Lehen hezkuntzaren antzera, irakasgaiak hiru bloketan banatuko dira: enborrekoak,
espezifikoak eta erkidegoetan libreki zehaztu beharrekoak (Euskara eta Euskal
Literatura). Beste aldaketetako bat, herritartasunerako hezkuntza 2.mailan
desagertuko dela da. Hirugarren mailan bi matematika ezberdinen artean aukeratu
beharko dute ikasleek, ikasketa akademikoei zuzendutakoa batetik, eta ikasketa
aplikatuei zuzendutakoa bestetik. Horren ondorioz, ikasleak bi laugarren maila
ezberdinetan banatuko dira: irakaskuntza akademikoari zuzendutakoa (batxilergoa
ikasi nahi duten ikasleentzat), eta irakaskuntza aplikatuari zuzendutakoa (Erdi
Mailako Ziklo bat ikasi nahi dutenentzat). Oinarrizko Lanbide Heziketara joatek
aukera emango zaie 4.mailara pasa ezin diren ikasleei, eta 2.mailan arazoekin
dabiltzanei. DBHko titulua lortzeko gainditzea ezinbestekoa izango den
errebalida bat ezarriko da laugarren mailan, Espainiako Hezkuntza Ministerioak
diseinatu eta zuzenduko duena, eta titulu hori emateko ardura haren esku
geratuko da. DBHko azkeneko nota honela antolatuta geratuko da: %70 DBHko nota,
eta %30 errebalidan lortutakoa. Enborreko irakasgai guztiak eta bi espezifiko
(EAEren kasuan ikasgai espezifiko bat euskera edo euskal literatura izan behar
da) sartuko dira azterketa honetan.
Batxilergoarekin jarraituz, hiru
modalitate ezberdinetan banatuko da, adar teknologikoaren desagerpenarekin:
Zientziak, Humanitatea eta Gizarte Zientziak, eta Artea. Irakasgaiak hiru
bloketan antolatuko dira: enborrekoak, espezifikoak eta erkidegoetan libreki
zehaztu beharrekoak. Selektibitatea desagertu egingo da, errebalida berri bat
ezarriz, DBHkoaren antzeko ezaugarriak izango dituena. Aipatzekoa den aldaketa
bakarra ebaluatzeko modua izango da; izan ere, azkeneko notaren %60
batxilergoko nota izango da, eta %40 errebalidan lortutakoa.
Lanbide Heziketa titulu
profesionala izango da, ez akademikoa, eta gaur egungo PCPI ordezkatuko du. Hamalau
titulazio desberdin eskainiko dira eta ikasleak 15 urtetik aurrera izango du
hemen sartzeko aukera.
Unbertsitateen kasuari eutsiz,
aipatu beharrekoa da unibertsitate bakoitzak erabakiko duela bertan sartzeko
bidea zein izango den. Gainontzeko irakasgaien maila berean kokatuko da
Erlijioa. Erlijioa ebaluagarria izango da eta kontuan hartuko da beketarako.
Horretaz aparte, garrantzitsua
da aipatzea sexuaren arabera banaketa egiten duten ikastetxeak diruz lagunduko
direla. Gainera, diru publikoa erabili ahal izango da ikastexe pribatuak
egiteko, eta ikastexeen emaitzetan oinarritutako rankina sustatuko dute.
Gai honen inguruan geneukan
jakinmin handia eta informazio eza ikusita, gobernuak ezarritako
hezkuntza-erreformaren inguruan gehiago sakontzea erabaki genuen, EspainiakoHezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren webgunean eta LOMCEren aurkako EAEko irakasleen plataformaren webgunean erraztutako informazioa aztertuz. Gai hau jorratzeko
arrazoi nagusietako bat etorkizuneko hezkuntzarekiko daukagun kezka izan da, bai
gure seme-alabek eta bai irakasleok pairatu beharko baititugu lege honen
ondorioak. Gizarte-gatazka bat dago gai honen inguruan, eta jendearen
pasibotasuna eta informazio urria nabaria da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina