2014(e)ko urriaren 7(a), asteartea

ELKARRIZKETA

DBH-ko laugarren mailan euskarako irakasle bat izan nuen, Asier Bilbao. Egia esan nahiko tipo xelebrea iruditzen zaigu bere ikasle izandako guztioi, beste irakasleekiko ezberdin egiten dion zeozer baitu.

Astean zehar lotu ginen elkarrizketa egiteko baina ez ikastetxe barruan gehiengoak egin duen moduan. Kalean elkartu ginen, eta elkarrizketa pote bat hartu genuen bitartean burutu genuen.
Izan ere, bai nire aldetik zein irakaslearen aldetik kutxin erosoago egongo ginela uste izan nuen, biok bizi garelako alde zaharrean. Hasieratik lasaitasun osoz hartu nuen kontua, banekien elkarrizketa berari eginez gero ondo aterako zitzaidala, oso harreman ona dugulako gure artean eta laguntzeko prest egongo zelako.

Egunean bertan pixkat lehenago iritsi nintzen, eta Asier gerturatzean hanka bihurritua zuela ikusi nuen. Berak azaltzen duen moduan orain Kanpezuko ikastolan dago eta umeekin jolasean erori eta hankan min hartu zuen. Modu honetan jakin nuen aurten nire lehengusina txikiari klase ematen diola. Gure edariekin batera kanpoko mahai batean eseri ginenean hasi genuen elkarrizketa.

Lehenengo galderarekin argi geratu zen; irakaskuntza mundua ez zela inoiz bere helburua izan.
Bere esanetan sukaldari izan nahi zen eta hautaprobako gradu aukeraketan erizaintza lehenengo, gero hezkuntza eta azkenik arte ederrak aukeratu zituela azaldu zidan. Baina inolako arrazoirik gabe, betetzearren egin zuela, zeozer aukeratzeagaitik besterik ez. Baina zoritxarrez ez zuten ez Leioan ez Galdakaon hartu, beraz fabrika batean lan egiten hasi zen Bermeoko portuan.
Hala ere garai horretan magisteritza ikasten zegoen bere lagun batek matrikula egin zion, eta hiru urteko gradua amaitu zuenean euskal filologia ikasi zuen. Azkeneko gradu hau amaitu zuenean Barrian aritu zen begirale gisa eta bertan ikusi zuen ume gazteekin izugarrizko giro ona sortzen zuela, oso ondo konpontzen zela beraiekin.

Geroago irakaskuntza munduan daramatzan 19 urte hauetan zehar izan duen egoera edo gertakaririk txarrena azaltzeko eskatu nion. Nahiko pertsona berezia dela esanda dago eta behin, horren ondorioz ikasle batekin arazo bat izan zuen, ikaslearen esanetan Asier “makarra” edo bortitza zelakoan. Beranduago gurasoak ere sartu ziren haien harteko kontuetan, irakaslea ezagutu gabe epaituz.
Gertaerarik politena azaltzeko eskatu nionean bere erantzuna honako hau izan zen: “urtero dut zeozer polita, asko ikasten da ikasleengandik”. Baina azkeneko urte hauetan azpimarratu beharreko egoera bat koldo Mitxelenan gertatu zitzaion, nirekin hain zuzen. Izan ere oroitzen den moduan, behin ikasleok eserialdi bat egiten geundela Asier bezalako irakasle gehiago behar genituela oihukatu nuen, eta hori gordeta geratu zitzaiola esan zidan.

Irakasle on bat izateko zer egin behar den galdetu nionean, ikasleak bereganatu behar direla argi utzi zuen. Irakasle baten berezko lana erraza da, dakizuna azaldu eta listo. Baina ikasleak ez badituzu bereganatzen galduta dituzu. Hau da, konturatu beharra dago ikasle hoiek etorkizun batean pertsonak izango direla eta beraz ez dela urtebeteko kontua, ez dela klasea eman eta agur, harremanak zaindu egin behar dira, berak gurekin egiten duen moduan.
Ikasleak bereganatu ostean beste guztia bakarrik datorrela esanez amaitu zuen galdera honekin.

Gutxitan izan dut Asier bezalako irakasle bat, izan ere bere klaseak ezberdinak dira,”ez-ohikoak” batzuentzako. Eta aurrekoarekin lotuta zegoenez, bere dinamikaz galdetu nion. Galdera honi erantzuna bilatzeko bere ikasle garaia azaldu zidan; nahiko baldarra, bitan errepikatutakoa, irakasleak esaten zuena inolako interesik pizten ez bazion “deskonektatu” egiten zuena.. Horrelakoa izan zen gure laugarren mailako irakaslea.
-Orduan urteen poderioz konturatzen zara, ikasleak bereganatzen ez badituzu, jai duzula. Bai, ikasleak han egon daitezke mahaietan, guri begira, ikasi eta gainditu. Baina nik ez nuen hori nahi, horregaitik klase guztien hasieran zelan dauden galdetzen diet, astuburuan zer egin duten..Ez dakit zerbait. Eta azken finean nire ikasgaia hizkuntza denez nire helburua Gasteiz baten hizkuntza erabiltzea da. Ez badugu hizkuntza erabiltzen nor-nori-nork eta deklinabideak ez dute ezertarako balio. Hala ere, gela batean ez zara denen guztuko izango eta hori onartu egin behar da. Batzuekin interakzioa oso ona zen, gai zinetelako ni jarraitzeko bai onean zein txarrean.

Azaldu zidan moduan, bere ustez gauzarik garrantzitsuena hizkuntza erabiltzea zen, horregaitik bere ikasgaian azterketa ez da inoiz garrantzi handikoa izan. Gainera, esan beharra dago, nahiko arraroak zirela, aurretik ikasteak ez zuelako ezertarako balio edozer sar zitekeelako, orduak nola idatzi, animaliak eta beraien onomatopeiak, sinonimoak eta abar.
Honen inguruan hitz egiten jarri ginenean, aitortu egin zidan “nire azterketak inoiz ez gainditzeko modukoak ziren”. Izan ere kontua ez da aurreko hilabetetan ikasitakoa islatzea, hizkuntza gisa barneratzen dena azaleratzea baizik, idatziz zein hitz eginez.

Argi ikusi den moduan asko miresten dut Asier, bai pertsona edo irakasle gisa. Gela batean sortzen duen giroagaitik eta baita ere kalean nolakoa den dakidalako. Kasualitates irakasle moduan amaitu duen batek inoiz ahaztuko ez ditudan gauzak erakutsi dizkidalako.

Bat batean galderatxo bat bota nion, izan ere begiko genuen irakasle bati egiteko esan ziguten eta Asier aukeratuta aholku baten bat eskatu nahi nion. Oso ondo ezagutzen nauelako eta egia esateko momentuan ez duelako beldurrik. Gauzak horrela, zer aldatu beharko nuke galdetu nion. Baina ia gehienetan bezala zerikusirik ez zuen zerbaitekin hasi zen;”Kautak abesti bat. du... izan zaitez zu.” Ba hori, besterik gabe, izan zaitez zaren modukoa. Azken finean pertsona ona bazara irakasle ona izango zara.Trukoak eta gela batean lehen aldiz sartzen zarenean ikasiko dituzu. Izan ere gauzak nola egin behar ez diren ikasiko duzu, hortik gero norbere bidea egitea da”.

1 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut.
    Oharra:
    Interesgarria ematen du irakasle horrek, Kauta entzutera ere eraman nau!

    Ohar teknikoa: copy-paste egiten duzunean, ezabatu formatua, ondo argitaratzeko.

    Egitekoa
    Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
    Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).

    Azalpena puntuka:
    Hiru pausu dira:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.

    ErantzunEzabatu