Nire bizitzan zehar eduki ditudan irakasleen artean miresgarriena niretzat Xabier Iturbe izan da, nire batxilergoko filosofia irakaslea. Beste irakasle jator eta on batzuk izan ditut ere bai baina honenak izan dira gehien gustatu zaizkidan klaseak.
Berarekin izan nuen elkarrizketarekin oso gustura geratu nintzen, izan ere hasi baino lehen urduri nengoen laburregia eta hotzegia geratzeko beldurrarekin. Nire ustearen kontra, guztiz irekita agertu zen bere irakasle bizitzari buruz edozer gauza kontazeko. Hasieratik banekien irakasteko gogoak azpimarratuko zituela faktore garrantzitsuena bezala, ageri baita berak handiak dituela oraindik. Gainera, ikasleari ezagutza transmititzeaz gain oso garrantzitsua iruditzen zaio honek suposatzen dituen zailtasunak gainditzeko gogoak edukitzea eta jartzea. Ikaslearen eguneroko bizitzaren ingurugiroa (lagunekiko duen harremana, etxeko eta familiaren egoera, egoera sozioekonomikoa...) ere kontuan hartu beharrekoa dela dio, honek ikasleak behar dituen laguntzak erakusten dizkiolako irakasleari.
Elkarrizketan zehar erantzun batek nire arreta deitu du. Xabierrek dio berak hainbat alderditan aldatuko lukeela filosofiako urteko programa. Izan ere, kalifikazio irizpideak (non azterketek duten garrantzi gehiena) ez ezik, materia lantzeko prozedurak (apunteen irakurketa sinplea, hausnarketarik gabea) eta materiaren hautapena (autore edo korronte filosofikoak selektibitaterako finkatuta daude aldez aurretik) aldatuko lituzke. Asko gustatuko litzaioke ikasleen artean eztabaidak eta hausnarketak egitea haiek interesgarrien deritzoten korronte filosofikoei buruz, baina badaki unibertsitatera sartzeko hautaproba ere prestatu behar dela, nahi eta nahi ez.
Azkenik, irakasle bezala duen esperientzian izan dituen hainbat zailtasun kontatu zizkidan, mota ezberdinekoak. Kasu batean ikasle batzuek bere eskoletan liskarrak edukitzen zituzten eta ez ziren klasera joaten (DBH izanik) baina azkenean haiekin ondo moldatzea lortu zuen haiengan interesa piztuz. Indarkeria gehiago izan duten arazoak ere eduki ditu baina berak gomendatzen duena guztien aurrean lasaitasunez eta kontu handiz aritzea da. Oso garrantzitsua da ikasleekin (edo haien gurasoekin) berdinen artean aritzea, hura lagundu nahi duzula argi utziz, bere eskubideak urratu gabe.
Polita iruditu zait elkarrizketa hau burutzea eta argi daukat gaur entzundako hainbat gauza kontuan izango ditudala etorkizun ez hain urrun batean.
Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
ErantzunEzabatuPost hau ikusi dut.
Oharra:
Eta LOGSEk edo hurrengoek hegoak gehiegi mozten ez badizkizue, aukera zabalagoak ere izango dituzu, LHn arituko zara-eta
Egitekoa
Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).
Azalpena puntuka:
Hiru pausu dira:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
Ah! Etiketen bidez izenpetu!
ErantzunEzabatu