Ikasle naizenetik irakasle miresgarri ugari eta
oso ezberdinak izan ditut. Dena den, lehen hezkuntzan izandako Gorputz
Hezkuntzako irakaslea da nik izandako irakasle miresgarrriena nire ustez,
Maite. Hori dela-eta, egokia iruditu zitzaidan berari egitea elkarrizketa, eta
gehiago ezagutzeko balio izan dit.
Hasiera batean, nahiko urduri joan
nintzaion irakasleari, ez bainekien harreman ona izango nuen berarekin ala ez.
Hala ere, denbora pasa zen heinean elkarrizketak aurrera egin zuen, eta nahiko
gustora sentitu nintzen orokorrean.
Elkarrizketa hastean galderak
egiteari ekin nion, eta hitz egiten geunden bitartean, bururatzen zitzaidan
galdera interesgarri oro ere komentatu nion. Denbora pasa ahala, Maitek eta nik
mantendu genuen elkarrizketan aldaketa nabaritu zen, amaieran hasieran baino
dinamikoagoa baitzen, lagun artean egiten denaren antzekoa.
Orokorrean,
aipatzekoa da irakasle horrek irakasteko zeuzkan gogoak, hainbeste urte
irakaskuntzan egon ondoren, irakasteko ilusioa galdu gabe baitzuen oraindik.
Irakasle on baten profilari buruz hitz egitean, irakaslearen formakuntza egokia
oso garrantzitsua zela azpimarratu zuen; bai-eta irakasteko gogoa, “laneko
esperientzia klaseko teoria baino garrantzitsuago zela” gehituz.
Laburbiluz, esan beharra
daukat hasiera batean urduri egon arren, nahiko gustora egon nintzela
elkarrizketa osoan zehar berarekin, eta irakasle izateko gogoa apur bat gehiago
piztu zidala. Etorkizunean lanean elkarrekin egotea ondo egongo litzakeela ere
esan zuen, eta nahiko poztu ninduen hori esatean egia esan. Nahiko ekintza
positiboa iruditu zait, eta irakaskuntza mundura apur bat gehiago hubiltzeko
modukoa.
Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
ErantzunEzabatuPost hau ikusi dut.
Oharra:
Pozten nau balio aurkitzeak
Egitekoa
Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).
Azalpena puntuka:
Hiru pausu dira:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
"a"k huts
ErantzunEzabatu