2014(e)ko urriaren 7(a), asteartea

Elkarrizketaren ondorioa

Ikasle naizenetik irakasle miresgarri ugari eta oso ezberdinak izan ditut. Dena den, lehen hezkuntzan izandako Gorputz Hezkuntzako irakaslea da nik izandako irakasle miresgarrriena nire ustez, Maite. Hori dela-eta, egokia iruditu zitzaidan berari egitea elkarrizketa, eta gehiago ezagutzeko balio izan dit.

Hasiera batean, nahiko urduri joan nintzaion irakasleari, ez bainekien harreman ona izango nuen berarekin ala ez. Hala ere, denbora pasa zen heinean elkarrizketak aurrera egin zuen, eta nahiko gustora sentitu nintzen orokorrean.

Elkarrizketa hastean galderak egiteari ekin nion, eta hitz egiten geunden bitartean, bururatzen zitzaidan galdera interesgarri oro ere komentatu nion. Denbora pasa ahala, Maitek eta nik mantendu genuen elkarrizketan aldaketa nabaritu zen, amaieran hasieran baino dinamikoagoa baitzen, lagun artean egiten denaren antzekoa.

Orokorrean, aipatzekoa da irakasle horrek irakasteko zeuzkan gogoak, hainbeste urte irakaskuntzan egon ondoren, irakasteko ilusioa galdu gabe baitzuen oraindik. Irakasle on baten profilari buruz hitz egitean, irakaslearen formakuntza egokia oso garrantzitsua zela azpimarratu zuen; bai-eta irakasteko gogoa, “laneko esperientzia klaseko teoria baino garrantzitsuago zela” gehituz. 

Laburbiluz, esan beharra daukat hasiera batean urduri egon arren, nahiko gustora egon nintzela elkarrizketa osoan zehar berarekin, eta irakasle izateko gogoa apur bat gehiago piztu zidala. Etorkizunean lanean elkarrekin egotea ondo egongo litzakeela ere esan zuen, eta nahiko poztu ninduen hori esatean egia esan. Nahiko ekintza positiboa iruditu zait, eta irakaskuntza mundura apur bat gehiago hubiltzeko modukoa.

2 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut.
    Oharra:
    Pozten nau balio aurkitzeak

    Egitekoa
    Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
    Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).

    Azalpena puntuka:
    Hiru pausu dira:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.

    ErantzunEzabatu