2014(e)ko urriaren 3(a), ostirala

La educación prohibida



Iritzi ezberdin asko daude gaur egungo hezkuntzaren inguruan. Ikusitako dokumentala horren adibide garbia izan daiteke, pentsamendu ezberdineko irakasle ugari ageri baitira bertan. Gutxi batzuk gaur egungo hezkuntza sistema defendatzen dute; beste batzuk ordea, gizakiaren garapenaren oinarri izan behar dela diote. Lan honen inguruan gehiago sakontzeko era askotako iritziak aztertu ditugu.

Alde batetik, bideoan indibidualismoa sustatzen dela dio irakurri dugun kritiketako batek, gizakiaren garapen eta nahi indibidualak asetuz. Bestalde, dokumentalaren aurka dagoen beste argudio nagusietako bat, bertan defendatzen den ereduak hezkuntzaren pribatizazioa onartzen duela da. Izan ere, kontrako argudioak esaten duen moduan, filman agertzen diren irakasle, pertsona, zein lekuek goi mailako gizarte bat irudikatzen dute, eta ez pobrezia edo herri xumea. Dena den, azpimarratu beharra dago dokumental honek hezkuntza ereduaren inguruan hitz egiten duela, eta ez eskola publiko edo pribatuei buruz. Horregatik ez gaude kritika honen alde, bi kontzeptu ezberdin nahasten baititu.

Gure ustetan eta dokumentalaren arabera, gaur egungo hezkuntza sistema  kapitalismoaren oinarri nagusietako bat da. Izan ere, errobotak besterik ez ditu garatzen, norbanako gisa eduki daitezken berezitasunak kontuan hartu gabe eta modu berean ikasleen arteko lehiakortasuna bultzatuz.

 Horretaz gain, urteak pasa diren heinean gizartea ere aldatu egin da, baina badirudi hezkuntza zaharkitua geratu dela, materia zein tresna berritzaileak sartu arren, eredua ez delako garatu. Filmarekin ia osotasunean bat egiten dugun arren, aipatu beharreko kontu bat daukagu, izan ere, ez du inolako konponbide edo alternatiba zehatzik proposatzen.


Laburbilduz, dokumentalarekin bat gatoz gaur egungo hezkuntza kapitalismoaren oinarri bat dela dioenean, leihakortasuna gehiegi sustatzen duelako, garapen indibidualaren ordez enpresa handietara bideratutako banakoak sortuz eta sormena suntsituz. Beraz, gure ustez eskolan irakurtzen, idazten eta eragiketak egiten irakasteaz gain, garapen pertsonala askoz gehiago sustatu beharko litzake, eta elkarlana bultzatzen duten alternatibak aurrera eramanez.

1 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut
    Oharra:
    Gustura irakurria, eskerrik asko.
    Zuzentzeko gauza oinarrizko bat:
    Bigarren paragrafoan
    irakurri dugun kritiketako batek esaldian kritika horren iturbururako esteka txertatu behar duzue.
    Interneten ari zarete idazten, ordenagailu batean irakurtzeko. Paperean balitz, berriz, oin oharra behar luke eta bertan web helbidea. Dena delako eran dela ere, aipamena behar du.
    Jakina, hori beste antzerako egoeretan ere aplikagarria da

    ErantzunEzabatu